XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Autonomia Elkarte mailan benetako bilketak eman dezana birraztertze-indizearen eta, bereziki, 2.1 artikuluko a, b eta c apartatuetan aipatzen direnen arabera, aurrez finkatutako zenbatekoak birraztertu hain zuzen.

Gainera, interesen kasuan, era honetan lortuta emaitza, Autonomia Elkarteko Administrazioak Elkarteko Finantza-Erakundeekin egindako itunepeko gordinari dagokion benetako interes-mota garbiaren kozientearen eta hastapenetan aurrikusitakoaren artean ponderatuko da.

4. artikuluan aipatzen diren kenketak, likidapenean kontatu behar direnak hain zuzen, hastapenetan ekitaldirako aurrikusitakoak izango dira.

3. Estatuari ordaindu beharreko Kupoaren behin-betiko likidapenetik letozkeen zenbatekoak, 4. artikuluan aipatzen diren behin-betiko kenketei dagozkienak alegia, ihardunean dagoen ekintzarako aurrikusitako emanketen kalkuluan konputatuko dira.

Likidapen hau egin ondoren, aipatutako emanketen kalkulua birraztertuko da, era honetan gel daitezen zenbatekoen arteko ezberdintasunak eta egun hori arte egiatan ordaindu diren zenbatekoak zati berdinetan banatuko direla epemuga amaitu gabe duten epeen artean.

GEHIGARRIZKO LEHENENGO XEDAPENA Zerga-sisteman sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla eta, banaketa bertikal modeluan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, metodologia eta kalkulu mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu.

Proposamenaren gai izan daitezen aldaketak jasoko dituen Lege-Proiektua bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, honek onarpena eman diezaion.